web analytics

Ezagutu Olabeaga – Conoce Olabeaga

bilbao_izan_banner

Egitaraua Deskargatu

EZAGUTU OLABEAGA OINEZ

Doako bisita gidatuak
Ekainaren 4tik 29ra

OLABEAGA

IMG_0693RECORTADAOlabeaga, Bilboko “Norvegia” izenez ezagutzen zena, 1890era arte Abandoko elizatea osatzen zuten zortzi auzoetako bat zen. Bere kokalekuak beti baldintzatu duen arren, Itsasadarraren ertzean lurgune estu batean handitzea lortu du, gaur egun bere nortasunaren zeinuetako bat den itsaso, portu eta industria kultura metatuz. Hasiera batean itsasoko trafikora eta itsasontzien eraikuntzara zuzenduta egon bazen ere, XIX. mendearen amaierako industrializazioa bizi ondoren, azken mende aldaketan birmoldaketa prozesua igaro zuen. Kresal zaporea duten bertako kaleetatik ibiltzeak, Itsasadarretik nabigatzen zuten itsasontzi handiak, aspaldiko ontziolak, tailerrak, kargaguneak, sirgerak eta etxebizitza bereziak ekartzen ditu gogora, eraldaketa eta modernizazio handia bizi izan duen arren bere iragana ahazten ez duen auzoan.

EZAGUTU OLABEAGA OINEZ

IMG_0680Bilboko Udalak, ondarearen hedapenerako Bilbao Izan programaren bitartez, gure Hiriko historiatik ibilbidea egiteko aukera eskaintzen dizu. Oinez egingo den bisita gidatuaren bitartez, gure iraganaren parte bat, bitxikeriak eta une historiko jakin batzuek Bilboren nondik norakoan izan duten garrantzia ezagutzeko aukera izango duzu.

 

Ordutegia:
Astearte eta asteazkenetan 16:00etan eta 18:00etan.
Ostegun eta ostiraletan 10:00etan eta 17:00etan.
Larunbatetan 10:00etan eta 12:00etan

Euskaraz: Ostiral arratsaldetan bisitak euskaraz izango dira norbanakoentzat. Euskarazko taldeen kasuan, taldearekin berarekin adostuko dira eguna eta ordua, eskariaren arabera

Zelan heldu:
Metroa: San Mamés
Bilbobus: 56, 62, A3

Bisitaren iraupena: Ordu eta erdi

Topalekua: Ramon de la Sota Kaia 1, Itsas Museoaren aurrean

Informazioa eta erreserbak:
Maiatzaren 27tik aurrera (astelehenetik igandera 8:00etatik 20:00etara) 944010010/010

Izena eman arren, azkenean ezin baduzu joan, mesedez jakinarazi iezaguzu gutxienez 24 ordu lehenago.

EZAGUTU OLABEAGA FAMILIAN
4 urtetik gorako umeak dituzten familientzat.

cofEz galdu familian egiteko ibilbide hauek; bidezidorretatik joanda eta jolasen eta ipuinen bidez, Bilboko auzoak ezagutuko ditugu. Auzoen jatorria eta bilakera ezagutuko ditugu, auzootako kale, plaza, txoko eta eraikin zaharretatik ibiliz…betiere jakinguraren eta sormenaren betaurrekoetatik begiratuta.
Esploraziorako kit batekin eta zentzumen guztiak erne ditugula, Uria hobeto ezagutuko dugu, ikuspegi berrietatik. Esperientzia honen ondoren, esploratzaile izango gara urian, arreta eta kontu handiagoz behatzen eta entzuten ikasi dugulako.

Eguna: Ekainaren 16an, igandea
Ordutegiak: 10:30etan eta 12:30etan
Hizkuntzak: Euskaraz eta gaztelaniaz
Zelan heldu: Aldiriko trena: C1, C2. Bilbobus: A3
Bisitaren iraupena: Ordu eta erdi
Topalekua: Santa Ana eta Bariko San Nicolas (Olabeaga) elizaren aurrean dagoen plaza-begiratokia
Informazioa eta erreserbak: Maiatzaren 27tik aurrera (astelehenetik igandera 8:00etatik 20:00etara) 944 010 010 / 010


Descargar Programa

CONOCE OLABEAGA CAMINANDO

Visitas guiadas gratuitas
Del 4 al 29 de Junio

OLABEAGA

IMG_0693RECORTADAOlabeaga, conocido como la “Noruega” de Bilbao, era uno de los ocho barrios que integraban la anteiglesia de Abando hasta el año 1890. Aunque siempre se ha visto condicionado por su ubicación, ha logrado crecer sobre una estrecha franja de terreno a orillas de la Ría, acumulando toda una cultura marítima, portuaria y fabril que constituye hoy en día uno de sus rasgos de identidad. Inicialmente volcada al tráfico marítimo y a la construcción naval, vivió después la industrialización de finales del siglo XIX para finalmente pasar por un proceso de reconversión en el último cambio de siglo.
El recorrido por sus calles, con sabor a salitre, trae reminiscencias de los grandes barcos que navegaban la Ría, los antiguos astilleros, los talleres, los cargaderos, las sirgueras y las viviendas pintorescas, en un barrio que ha presenciado una gran transformación y modernización pero que no olvida su
pasado.

CONOCE OLABEAGA CAMINANDO

IMG_0680El Ayuntamiento de Bilbao, a través del programa de difusión patrimonial Bilbao Izan, te ofrece la posibilidad de hacer un recorrido por la historia de nuestra Villa. Por medio de una visita guiada a pie, tendrás la oportunidad de conocer una parte de nuestro pasado, curiosidades y la importancia de algunos momentos históricos en el devenir de Bilbao.

Horario:
Martes y miércoles a las 16:00h. y a las 18:00h.
Jueves y viernes a las 10:00h. y 17:00h.
Sábados a las 10:00h. y 12:00h.

Visitas en euskera: Los viernes por la tarde las visitas serán en euskera para particulares. En el caso de grupos en euskera, se acordará con el grupo la fecha y hora a demanda.

Cómo llegar:
Metro: San Mamés
Bilbobus: 56, 62, A3

Duración de la visita: Hora y media

Punto de encuentro: Muelle Ramón de la Sota 1, enfrente del Museo Marítimo

Información y reservas:
A partir del 27 de mayo (de lunes a domingo de 8:00h. a 20:00h.) 944010010/010

Si pese a haberse apuntado, finalmente no puede asistir, comuníquenoslo al menos con 24 horas de antelación.

CONOCE OLABEAGA EN FAMILIA
Dirigido a familias con niños o niñas mayores de 4 años.

cofNo te pierdas estas rutas en familia para conocer y reconocer los barrios de Bilbao a través de pistas, juegos y cuentos. Vamos a descubrir el origen y la evolución de los barrios recorriendo sus calles, sus plazas, sus rincones, sus edificios antiguos… a través de una mirada curiosa y creativa.
Con un kit de exploración y todos los sentidos abiertos, descubrimos la Villa desde nuevas perspectivas. Después de esta experiencia, nos convertiremos en exploradoras y exploradores urbanos, ya que habremos aprendido a observar y a escuchar con mayor atención y detenimiento.

Fecha: Domingo 16 junio
Horarios: a las 10:30h. y a las 12:30h.
Idiomas: Euskera y castellano
Como llegar: Tren cercanías: C1, C2. Bilbobus: A3
Duración de la visita: Hora y media
Punto de encuentro: Plaza-mirador delante de la Iglesia de Santa Ana y San Nicolás de Bari (Olabeaga)
Información y reservas: A partir del 27 de mayo (de lunes a domingo de 8:00h. a 20:00h.) 944 010 010 / 010

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.